XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europako Zientziarako Erakundearen barruan K, Rotaetxe: gaztelera eta euskeraren arteko ukipena aztertzen ari naiz.

Europako Zientziarako Erakundean hizkuntzaz arduratzen den lan taldea, hizkuntz ukipena Europan nola gauzatzen den aztertzen ari da.

Talde honen barruan euskaldun bakarra Karmele Rotaetxe soziolinguista dugu.

Bera euskera eta gaztelaniaren arteko ukipenaz arduratzen da.

Karmele Rotaetxek esan digunez, hizkuntz ukipenak puntu asko du aztertzeko.

Europako taldeak berriz, kode trukaketa, hizkuntzalaritzan modan dagoen gaiaz eman dio hasera ikerketari.

Bi hizkuntza esaldi baten barruan erabiltzeari deitzen zaio kode trukaketa.

Fenomeno hau gure artean txarto ikusita badago ere, kode trukaketa egiteko benetako elebiduna izan behar dela, dio soziolinguista eta EHUko irakasleak. Mertxe Llona.

-EGUNA: Europako Zientziaren Erakundearen barruan euskera eta gaztelaniaren arteko hizkuntz ukipenaz ikerketa bat burutzen ari zara.

Zer da hizkuntz ukipena? - KARMELE ROTAETXE: Herri baten hizkuntz bat baino gehiago daudenean, hizkuntz ezberdinen artean arazoak eta gatazkak sortzen dira.

Hizkuntza baten ezintasunagatik, gauza batzuk adierazteko zailtasunak agertzen direnean, hiztunek fenomeno berezietaz baliatzen dira, hots, interferentziak, kalkoak edota maileguzko hitzetaz.

Gure kasuan administrazioa gaztelaniatik hartutako maileguzko hitza dugu.

Aipatutako fenomeno hauek agertzeko arrazoien artean honako hauek ditugu: bat, menperatzaileak bere formak inposatzen ditu, eta bi, hizkuntza batek zenbait eremuren hiztegiak guztiz landu gabe ditunean, maileguzko hitzak hartzea da irtenbide bakarra.

- E.: Euskera eta gaztelaniaren arteko arazoak eta Europako beste hizkuntz batzuren artean gertatzen direnak berdintsuak al dira? - K.R.: Bai, antzerakoak direla uste dugu.

Hizkuntz ukipena Europa guztian gertatzen da.

Europako Zientziarako Erakundean hizkuntzaz arduratzen den lan taldeak, hizkuntzen arteko arazoak aztertu eta konparatu nahi ditu.

- E.: Nola gauzatzen da ikerketa hori....

K.R.: Europako Zientziarako Erakundearen barruan lan talde asko dago, hauetariko bat hizkuntzaren ikerketaz arduratzen da.